83. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

Trukerako eskaintza publikoa

Fiteroko Udalak aditzera ematen du herrilurretako lurzati hauen azaleren trukea, denak 2. poligonokoak baitira: 1521. lurzatia (425,40 m²), 2027. lurzatia (376,70 m²), 1561. lurzatia (243 m² eta 351,01 m²), eta 1556. lurzatia (404,72 m²); lurzati hauengatik, hauek ere 2. poligonokoak baitira: 1535. lurzatia (776,56 m²), 825. lurzatia (413,30 m²) eta 1537. lurzatia (152 m²).

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 135. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 130. artikuluan ezarria bete beharrez, egokiak gertatzen diren ondasunen titularrek eskaintzak aurkez ditzaten 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Fiteron, 2013ko apirilaren 23an.–Alkatea, Francisco Javier Yanguas Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1305978