83. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

Desafektazioa, herrilurren trukea egiteko. Hasierako onespena

Fiteroko Udalak, 2013ko apirilaren 22an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Hasiera batean onestea herrilurretako lurzati hauen azaleren desafektazioa, denak 2. poligonokoak baitira: 1521. lurzatia (425,40 m²), 2027. lurzatia (376,70 m²), 1561. lurzatia (243 m² eta 351,01 m²), eta 1556. lurzatia (404,72 m²); xedea da lurzati hauekin trukea egitea, hauek ere 2. poligonokoak baitira: 1535. lurzatia (776,56 m²), 825. lurzatia (413,30 m²) eta 1537. lurzatia (152 m²). Gisa horretara, erabilera publikoa lortuko da, adierazpen zatian erraten denaren arabera, hori ez baitzen erdiesten ahal erabileraren lagapenaren bidez edo kargaren bidez.

2.–Herrilurretako lurzati hauen azaleren besterengarritasuna deklaratzea eta besterentzea, denak 2. poligonokoak baitira: 1521. lurzatia (425,40 m²), 2027. lurzatia (376,70 m²), 1561. lurzatia (243 m² eta 351,01 m²), eta 1556. lurzatia (404,72 m²); xedea da lurzati hauekin trukea egitea, hauek ere 2. poligonokoak baitira: 1535. lurzatia (776,56 m²), 825. lurzatia (413,30 m²) eta 1537. lurzatia (152 m²). Orobat, trukearen eskaintza publikoaren baldintzen agiria onestea, eta Alkatetzari ahalmena ematea trukearen eskritura publikoa sinatzeko, lurren desafektazioaren ondotik.

3.–Erabaki hau jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, aitzinetik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aipatutako epean alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Erabaki hau behin betiko bihurtuko da, jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten; hori gertatuz gero, espediente osoa Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Herrilurren Atalera igorriko da, behar denn foru dekretuaren bidez onesteko.

Fiteron, 2013ko apirilaren 22an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Yanguas Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1305976