83. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Udalaren ostatuaren errentamendua

Donamariako Udalak, 2013ko apirilaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen lehiaketa publikoaren deialdia egitea Donamariako Herriko Ostatua izeneko lokalean ostatu eta jatetxe zerbitzuaren errentamendua esleitzeko, bertzeak bertze baldintza hauei loturik:

–Errentamenduaren iraupena: 2 urte, luzatzeko aukerarekin.

–Hilabeteko errenta: 300 euro/hilabetea gehi BEZ Horixe izanen da hasierako prezioa.

–Lehiaketan, bideragarritasun plana, eskarmentua, hobekuntzak eta diru eskaintza baloratuko dira.

–Eskaintzak aurkezteko epea: 2013ko maiatzaren 24a arte, 14:00etan. Eskaintzak Donamariako Udaleko Idazkaritzan aurkeztuko dira, horretarako onetsitako administraziop baldintzen agirian adierazten den gisara.

–Behin-behineko fidantza: 300,00 euro.

Administrazio baldintza partikularren agiria interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan.

Donamarian, 2013ko apirilaren 24an.–Alkatea, Mikel Arregi Mindegia.

Iragarkiaren kodea: L1306029