4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA
Ediktua. 103/2013 prozedura
María González García andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judizialak.
Aditzera ematen dut: Ana María Cerdan Bueno andreak eskaturik, epaitegi honetan jabari-espedientearen gaineko 103/2013 prozedura bideratzen ari da, gehiegizko hedadura dela-eta, finka hau zuzentzeko:
Honela deskribatuta dago Tuterako 1. Jabetza Erregistroan:
Beheko solairua eta goikoa dituen etxea, eskorta txiki bat ere duena, Buñuelen, San José de Calasanz plazako 3 zenbakian; orubeak berrogeita hamar metro koadroko azalera du. Muga hauek ditu: aurrealdean, kokatuta dagoen plazarekin; sartu eta eskuinaldean, Espuelas kalea; ezkerraldean, Javier Cerdán Bueno jaunarenarekin, eta atzean Graneros kalea.
Egungo titulartasuna: Ana María Cerdan Bueno andrea.
Buñuelgo 5.667. finka; 2.023. liburukia, 92. liburua, 118. orria. Tuterako 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago.
Hauxe da lortu nahi den gehiegizko hedadura duen finkaren egungo deskripzioa:
Etxea, 2. poligonoko 670. lurzatian, La Paz plazako 2an (San José de Calasanz plazako 7a zena), 2. zenbakia daramana Buñuelgo udal mugapean. Eskuinaldean, Javier Cerdán Bueno jaunaren 2. poligonoko 669. lurzatiarekin egiten du muga -San José de Calasanz plaza, 5 (39 zena)-; sartu eta ezkerraldean, San Gregorio kalearekin; fatxadaren aurrealdean bere kokalekuko kalearekin, eta atzean José de Calasanz plazarekin. Orubeak 150,35 metro koadroko azalera du.
Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie, ediktu hau argitaratu ondoko hamar eguneko epean espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.
Tuteran, 2013ko apirilaren 3an.–Idazkaria, María González García.
Iragarkiaren kodea: J1305064