75. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 236/2012 prozedura arrunta

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000236/2012 prozeduran epaia eman da 2013ko martxoaren 27an, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.

Eta Construcciones y Albañilería Balcanes, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko apirilaren 4an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1305044