4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Kaleratzeak / Kargu-uzteak oro har, 745/2012
Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak.
Aditzera ematen dut: Lan arloko epaitegi honetan bideratu den 745/2012 prozeduran adiskidetze-dekretua eman zen 2012ko abenduaren 13an, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko, eta hamabost eguneko epean aurkaratzen ahalko dute.
Eta David Farinas de la Fuente jaunari eta Arturo Colmenero Quesada jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2013ko martxoaren 27an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1305060