4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 580/2012, Gizarte Segurantza
Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 580/2012 prozeduran epaia eman da 2013ko otsailaren 12an, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko. Epai honen aurka ezin da erregutze-errekurtsorik aurkeztu.
Eta Construcciones Jesús Salva, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2013ko martxoaren 26an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1304649