4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 1233/2012 prozedura arrunta
Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: diru kopuru baten erreklamazioa dela eta, epaitegi honetan bideratzen ari den 1233/2012 prozesuan ebazpena eman da gaurko egunean, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko. Bertan, zitazio hau jasotzen da:
2013ko urriaren 24ko 11:10ean epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan, eta adiskidetze-ekitaldia eta judizioa egitea beharrezkoa bada, 2013ko urriaren 24ko 11:15ean 104. judizio-aretoan, Iruñeko San Roke kaleko 4an, 1. solairuan.
Eta Ekaterina Vikharevaren jaraunspen jasogabeari eta oinordeko ezezagunei zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hurrengo hiru egun balioduneko epean.
Iruñean, 2013ko apirilaren 11n.–Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1305399