4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 39/2013 prozedura
Rosa M.ª Valencia Ederra andrea. Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: Lan arloko epaitegi honetan bideratu den 39/2013 prozeduran betearazpen-agindu orokorra agintzen duen autoa eta dekretua eman dira 2013ko otsailaren 28an, eta interesdunek haien kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.
Eta Claudio Barbosa Menezesi legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2013ko apirilaren 8an.–Idazkari judiziala, Rosa María Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1305313