4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 428/2012 prozedura arrunta
Rosa María Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak.
Aditzera ematen dut: Lan arloko epaitegi honetan bideratu den 428/2012 prozeduran ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.
Eta Elevadores Gorri, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2013ko apirilaren 4an.–Idazkari judiziala, Rosa María Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1305049