4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. 833/2012 C Atala prozedura arrunta. Zitazio zedula
Aipatu prozeduran horrela erabakirik, enpresa demandatuei, Mármoles del Bidasoa, S.L.ri eta Empresa de Colocación de Piedra, S.L.ri, zitazioa egiten zaie, epaitegi honetako judizio-aretoan ager daitezen ahozko judizioan parte hartzeko, 2013ko maiatzaren 13an, goizeko 11:40an, 4. judizio-aretoan (lehen solairua). Erabili nahi dituzten frogabideak ekarri beharko dituzte.
Eta zitazioa legeak agindu bezala egiteko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2013ko apirilaren 4an.–Idazkari judiziala, Rosa María Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1305048