75. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 3513/2012 prozedura

María Mercedes San Martín Cidriain andrea, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Fede eta lekukotza ematen dut: 0003513/2012 falta-judizioan erabaki da ediktuen bidez argitaratzea prozedura horretan emandako ebazpena. Hona hemen, hitzez hitz:

000087/2013 epaia. Iruñean, 2013ko martxoaren 22an.

Inés Hualde Juvera andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, 0003513/2012 falta-judizioa ahozko eta jendaurreko judizioan aztertu du. Ebasketa-falta bat dela-eta bideratu da, eta hartan Daniel Rodríguez Flores izan da salatzaile, eta Samuel Andrei Dumitru eta Adriana Andreea Szucs salatuak; Fiskaltza alderdi izan da.

Epaitza:

Samuel Andrei Dumitru eta Adriana Andreea Szucs absolbitzen ditut leporatzen zitzaien ebasketa-faltatik. Kostuak ofizioz ordainduko dira.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Publiko egitea.–Epai hori eman zuen epaileak hura irakurri eta publiko egin zuen, Iruñean, 2013ko otsailaren 26an egindako jendaurreko entzunaldian. Eta horren fede ematen dut, idazkaria naizen aldetik.

Eta jasota geldi dadin eta Adriana Andreea Szucsi jakinarazpena egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.

Iruñean, 2013ko martxoaren 20an.–Idazkari judiziala, M.ª Mercedes San Martín Cidriain.

Iragarkiaren kodea: J1304591