4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)
Ediktua. 131/2013 prozedura
Iruñean, 2012ko urriaren 1ean
Raquel Aguirre Larumbe andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) idazkariak, aditzera ematen dut:
M.ª Rosario Biurrun Ibiricu prokuradore andreak eskaturik Roosevelt Zulueta Velosa jaunaren aurka bideratzen ari diren ezkontzaz kanpoko haurrei buruzko neurriak aldatzeko 131/2013 auzi-prozeduraren familia-autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Roosevelt Zulueta Velosa jauna epatzen da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Prokuradoreak Yohana Mayerli Velosa Rios andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).
Eta Roosevelt Zulueta Velosa jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2013ko apirilaren 3an.–Idazkari judiziala, Raquel Aguirre Larumbe.
Iragarkiaren kodea: J1304938