4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)
Ediktua. 526/2012 prozedura
Iruñean, 2012ko urriaren 1ean
Raquel Aguirre Larumbe andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) idazkariak, aditzera ematen dut:
Elena Burguete Mira prokuradore andreak eskaturik, Juan José Alejos Prieto jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, María Solange Salles Pereira andrearen aurka bideratzen ari diren adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 526/2012 familia-autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez María Solange Salles Pereira andrea epatu egiten da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).
Eta María Solange Salles Pereira andrea legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut. Fede ematen dut.
Iruñean, 2013ko apirilaren 3an.–Idazkari judiziala, Raquel Aguirre Larumbe.
Iragarkiaren kodea: J1304927