75. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 172/2013 prozedura

Iruñean, 2013ko apirilaren 2an.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut:

Raquel Martínez De Muniain Labiano prokuradore andreak eskaturik, Iman Walid SbeinatI andrearen izenean eta hura ordezkatuz, Dilly Diagne jaunaren aurka bideratutako adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 172/2013 familia-autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Dilly Diagne jauna epatu egiten da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Dilly Diagne jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko apirilaren 2an.–Idazkari judiziala, Raquel Aguirre Larumbe.

Iragarkiaren kodea: J1304866