75. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. Behin betiko neurrien aldaketa. 1523/2011 prozedura

Iruñean, 2013ko apirilaren 2an.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut:

Ana Imirizaldu Pandilla prokuradore andreak María Jesús Martín Vinagre andrearen izenean eta hura ordezkatuta eskaturik, Carlos Lozano Muñoz Torrero jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago) bideratzen ari diren 1523/2011 behin betiko neurriak aldatzeko autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Carlos Lozano Muñoz Torrero jauna epatzen da, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Carlos Lozano Muñoz-Torrero jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko apirilaren 2an.–Idazkari judiziala, Raquel Aguirre Larumbe.

Iragarkiaren kodea: J1304865