4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 847/2012 judizio monitorioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioagatik, eta horren gaineko azken ebazpena eman dela. Hona hemen haren xedapen zatia, hitzez hitz:
Bukatutzat jotzen da Javier Araiz Rodríguez prokuradore jaunak, Financiera El Corte Ingles SFC S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz, Juana María Ugalde Mercero andrearen aurka sustatutako prozesu monitorio hau, 5.194,81 euro gehi itundutako interesak erreklamatzeko.
Eta Juana María Ugalde Mercerori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2013ko apirilaren 11n.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1305376