1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
337/2013 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Rosario Garmendia Iraola andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko 2. Solairuko ZIUko Erizaintza Unitateko burua, kargutik kentzea xedatzen duena, berak eskatu baitu.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren 16.5 artikuluak xedatzen du ezen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren zerbitzuan dauden langileei buruzko berariazko araudiarekin bat beteko direla erizaintza unitateetako burutzak.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko ahalmena.
Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. María Rosario Garmendia Iraola andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko 2. Solairuko ZIUko Erizaintza Unitateko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Interesdunak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean abiaburuko lanpostura itzuli beharko du.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetzari, Lanbidearen Kudeaketa eta Garapenerako Zerbitzuari eta Ordainsariak eta Prestazioak Kudeatzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten da ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat.
Iruñean, 2013ko martxoaren 7an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Ángel Sanz Barea.
Iragarkiaren kodea: F1304390