4. PROZEDURA JUDIZIALAK
LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA
Ediktua. 652/2012 prozedura
Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegian, 2013ko martxoaren 25ean.
Aditzera ematen da epaitegi honetan adostasun gabeko dibortzioko prozedura bideratzen ari dela, familia arloko zuzenbidea dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen, hitzez hitz:
Baiesten dut Alicia Galilea Prado andreak, prozesuan duen ordezkariaren bitartez, auzi-ihesean deklaratu den Israel Francisco Rodríguez Menéndez jaunaren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez:
Deklaratzen dut dibortzioz deseginda dagoela auzilarien arteko ezkontza, adierazpen horrek dakartzan ondorioekin.
Ez da erabaki berezirik hartu auzialdi honetan sortutako kostuei buruz.
Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, betiere ohartarazita ez dela irmoa eta haren kontra apelazio errekurtsoa aurkez daitekeela, epaitegi honetan idazkia aurkeztuz hogei egun balioduneko epean jakinarazten denetik aurrera; bertan aurkaratzeak oinarri dituen alegazioak jaso beharko dira, apelatzen den ebazpena eta aurkaratzen diren adierazpenak aipatzeaz gainera (PZLaren 458. artikulua).
Errekurtsoa jartzerakoan frogatu behar dute organo judizial honek duen gordailu eta kontsignazioen kontuan 50 euro sartu dituztela, eta ohartarazten zaie hori egin ezean errekurtsoa ez zaiela tramitatzeko onartuko, salbu errekurtsogilea Fiskaltza bada.
Epai hau edo ezkontzari buruzko erabakia irmo bilakatu ondoren (PZLaren 774.5 artikulua), bete bedi PZLaren 755 artikulua.
Beraz, epai honen bidez, hori xedatu, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi auto hauei eransteko, eta erregistra bedi haren jatorrizkoa epaitegiko epai liburuan.
Publiko egitea.–Epai hori sinatu zuen epaileak berak irakurri eta publiko egin zuen epaiaren egun berean, eta nik, idazkari judizialak, horren fede ematen dut.
Eta Israel Francisco Rodríguez Menéndezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Lizarran, 2013ko martxoaren 25ean.–Idazkaria, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: J1304621