75. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 1181/2012 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta kondena-epaia eman dela José Manuel Borja Ferreruelaren, Montse López Díazen eta Aaron Nicolás Jiménezen aurka, zeina bulego hauetan baitago haren eskura. Jakinarazten da epaia ez dela irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Eta Montse López Díazi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Agoitzen, 2013ko apirilaren 11n.–Idazkari judiziala, María Teresa Bóveda González.

Iragarkiaren kodea: J1305366