75. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa puntuala Alesbesko Arau Subsidiarioetako
UR-8 unitatean. Behin betiko onespena

Behin betiko onestea aldaketa puntuala, Alesbesko Arau Subsidiarioetako UR-8 unitatean, UR-8aren (katastroko 1. poligonoko 39. lurzatia) erabilera aldatzeko, bere horretan utzirik egungo lurzatiko bolumetria, lerrokadurak eta okupazioa, Alejandro Garrido Lázarok eta Javier Segura Garridok 2013ko otsailaren 7an aurkeztu duten txostenari jarraikiz, espedientean jasorik baitago.

Hirigintza Batzordeak, 2013ko urtarrilaren 29an, proposatu du behin betiko onestea aldaketa puntuala Alesbesko Arau Subsidiarioetako UR-8 unitatean, UR-8aren (katastroko 1. poligonoko 39. lurzatia) erabilera aldatzeko, bere horretan utzirik egungo lurzatiko bolumetria, lerrokadurak eta okupazioa, Alejandro Garrido Lázarok eta Javier Segura Garridok 2013ko otsailaren 7an aurkeztu duten txostenari jarraikiz.

Aldaketaren xedea da UR-8aren erabilera aldatzea, ekipamendurako gabe kirolerako izan dadin; gisa hartara bi padel pista sartu ahal izanen dira nekazaritzako egungo biltegi baten barrenean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan 74. artikuluari dagokionez xedatzen denaren arabera, “Jendaurreko epearen emaitza ikusita, udalak behin betikoz onetsiko du, behar diren aldaketekin. Aldaketa horiek hasieran onetsitako planari funtsezko aldaketa eragiten badiote, jendaurreko bertze epe bat irekiko da, behin-behineko onespena eman baino lehen”.

2013ko otsailaren 12an hasiera batean onetsi zen aldaketa Alesbesko Arau Subsidiarioetako UR-8 unitatean, eta 2013ko martxoaren 1ean iragarkia argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Alesbesen, 2013ko apirilaren 10ean.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L1305397