2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Aldaketa Alesbesko Arau Subsidiarioetako antolamendu xehakatuko determinazioetan, katastroko 4. poligonoko 315. lurzatiaren atal baten trataera aldatzeko
Aldaketa behin betiko onestea Alesbesko Arau Subsidiarioetako antolamendu xehakatuko determinazioetan, katastroko 4. poligonoko 315. lurzatiaren atal baten trataera aldatzeko, udal arkitektoak prestaturiko txostenarekin bat, espedientean baitago.
Hirigintza Batzordeak, 2013ko urtarrilaren 4an egin bilkuran, proposatu du aldaketa behin betiko onestea Alesbesko Arau Subsidiarioetako antolamendu xehakatuko determinazioetan, katastroko 4. poligonoko 315. lurzatiaren atal baten trataera aldatzeko.
Aldaketaren xedea da oinezkoendako karrika bat definitzea eta arautzea, katastroko 4. poligonoko 315. lurzatiaren barnean, UC-51 unitate finkatuaren barnean baitago; haren kalifikazioa ekipamendu komunitarioa da, eta haren erabilera, berriz, kirol eta jostetarako, Alesbesko Arau Subsidiarioen barnean.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan 74. artikuluari dagokionez xedatzen denaren arabera, “Jendaurreko epearen emaitza ikusita, udalak behin betikoz onetsiko du, behar diren aldaketekin. Aldaketa horiek hasieran onetsitako planari funtsezko aldaketa eragiten badiote, jendaurreko beste aldi bat hasiko da, behin-behineko onespena eman baino lehen”.
Espediente hau, Udalak sustatu baitu, 2013ko otsailaren 12an egin osoko bilkuran onetsi zen hasiera batean. Horren ondotik, espedientea jendaurrean egon zen, iragarkia martxoaren 1eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta epe horretan inork ez du alegazio idazkirik aurkeztu udal honetan. Espedientean jasorik dago Idazkaritzaren txostena, hala behar baita.
Alesbesen, 2013ko apirilaren 10ean.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.
Iragarkiaren kodea: L1305374