2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Arau Subsidiarioetan II. industria eremuari dagokionez (Espeñuelas industrialdea) IAN S.A.U.k sustatu duen aldaketa. Behin-behineko onespena
Alesbesko Udalak, 2013ko apirilaren 8an egin osoko bilkuran, behin-behinekoz onetsi zuen Arau Subsidiarioetan II. industria eremuari dagokionez (Espeñuelas industrialdea) IAN S.A.U.k sustatu duen aldaketa, horretarako gehiengo aski zuela:
“Arau Subsidiarioetan II. industria eremuari dagokionez (Espeñuelas industrialdea) IAN S.A.U.k sustatu duen aldaketa”.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74.2 artikuluetan xedatua aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesa dutenek Udal Idazkaritzan azter dezaten eta, nahi badute, bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Alesbesen, 2013ko apirilaren 10ean.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.
Iragarkiaren kodea: L1305372