75. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Udalari partikularren lurrak lagatzeko epea zabalik,
Udalaren belardiak batera esleitzeko

Urrotz-Hiriko udal mugapeko lurren jabe guztiei jakitera ematen zaie hogei eguneko epea dutela, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, lurrak lagatzearekin ados ez daudela adierazteko. Xedea da udalerriko belardiak batera errentan ematea 8 urterako, 2013ko irailaren 30etik aitzina.

Epe hori iraganik, jabetzak ez lagatzeko eskatu ez bada idatziz, ulertuko da xede horretarako eta epe horretarako laga direla.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Urrotz-Hirian, 2013ko apirilaren 26an.–Alkatea, Fermín Julián García Gobeo.

Iragarkiaren kodea: L1305393