75. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SATRUSTEGI

2013ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak
Behin betiko onespena

Satrustegiko Kontzejuak, 2013ko urtarrilaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2013ko ekitaldiko gastuen eta diru-sarreren aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 269 eta 276. artikuluetan xedatuari jarraikiz. 2013ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik martxoaren 14an, jendaurrean egon bitartean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Beraz, behin betiko onetsitzat jotzen da eta argitara ematen.

Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua: 440,00 euro.

4. kapitulua: 6.173,00 euro.

5. kapitulua: 8.534,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 15.147,00 euro.

GASTUAK:

2. kapitulua: 8.982,00 euro.

4. kapitulua: 165,00 euro.

6. kapitulua: 6.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 15.147,00 euro.

Satrustegin, 2013ko apirilaren 8an.–Kontzejuko burua, José Antonio Angulo Bachiller.

Iragarkiaren kodea: L1305416