2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Literatur lehiaketarako deialdia, Iruñeko eta Iruñerriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehen Zikloko ikasleei zuzendua. 2013. urtea
Iruñeko Udalak Literatur Lehiaketa deitu du, Iruñeko eta Iruñerriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehen Zikloko (DBHko 1. eta 2. mailak) ikasleei zuzendua, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoarekin bat, zeina 2006ko 21. NAOn, otsailaren 17koan, argitaratu baitzen.
1. Xedea.
Lehiaketa honen xedea Iruñeko eta Iruñerriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehen Zikloko ikasleek egindako literatur lanik hoberenak saritzea da, 2. puntuan zehaztutako ipuin eta komiki modalitateetan.
Gaia libre izanen da, eta lanak, jatorrizkoak eta gaztelaniaz edo euskaraz idatziak. Lan bera ezin izanen da bi hizkuntza horietan aurkeztu.
2. Sari modalitateak.
1.–Gaztelaniazko modalitateak eta sari-kategoriak
–Ipuinak:
- A kategoria: Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak.
- B kategoria: Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailak.
- C kategoria: Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailak.
- D kategoria: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak.
–Komikiak:
- A kategoria: Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailak.
- B kategoria: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak.
2.–Euskarazko modalitateak eta sari-kategoriak
–Ipuinak:
- A kategoria: Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak.
- B kategoria: Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailak.
- C kategoria: Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailak.
- D kategoria: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak.
–Komikiak:
- A kategoria: Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailak.
- B kategoria: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak.
3.–Diru zuzkidura.
Deialdi honi gehienez ere 7.584 euro esleitu zaio sarietarako, zeinetatik 3.792,00 indarreko udal-aurrekontuko 50 45140 480000 kontusailaren kargura joanen baitira (euskarazko lanetarako) eta 3.792,00 euro indarreko udal-aurrekontuko 50 42230 480000 kontusailaren kargura (gaztelaniazko modalitateetarako).
Hizkuntza bakoitzean ondoko sariak ezarri dira kategoria bakoitzeko, 2. puntuarekin bat:
–Lehen saria: 270 euro eskola-materialetan, ikastetxerako, eta 135 euro eskola-materialetan, egilearentzat.
–Bigarren saria: 100 euro, eskola-materialetan, egilearentzat.
–Hirugarren saria: 75 euro, eskola-materialetan, egilearentzat.
–Laugarren saria: 52 euro, eskola-materialetan, egilearentzat.
Eskolarako material-sorta txartel baten bidez jasoko da, sariak zenbat jo eta horrenbestekoa. Ikasle saridunek aipatu liburu-dendetan hartu beharko dute beraiek hautatzen duten eskola-materiala, txartel horren truke, betiere txartela noizkoa izan eta hurrengo lau hilabeteko epean. Txartela ez bada erabiltzen, Iruñeko Udalak ulertuko du saritutako pertsonak edo ikastetxeak uko egin diola jasotako saria hartzeari.
Iruñeko Udalak, saria ordainduta, lan saridunari dagozkion jabetza intelektualeko eskubide ekonomiko guztiak eskuratuko ditu egilearengandik, beretako bakarrik eta mundu mailan; orobat, lan horiek erreproduzitu, banatu, jendaurrean paratu eta eraldatu ahalko ditu, libreki eta ezer gehiago ordaindu gabe, Jabetza intelektualari buruzko Legearen Testu Bateratuaren 26. artikuluak ezarritako epearen barruan, halako maneran non eskubidea izanen baitu lana gaur ezaguna den edo geroan asma daitekeen beste edozein bitarteko edo euskarri ukigarri edo ezin ukituzkotan aurkezteko. Horrek barne hartzen ditu ustiatzeko modalitateak oro, hau da, lana edozein euskarri edo formatutan erreproduzitzekoa, eta horien artean bereziki, hala liburu batean edo euskarri digital edo zenbakizko batean egitekoa nola lana banatzeko eta jendaurrean paratzeko eskubideak, mundu osoko merkatuetan ustiatze aldera. Eskubide horien artean berariaz daude sarturik hala lanak on line igorri eta zabaltzea nola Internet erako sare digital elkarreragileetan eskura jartzea.
4.–Izangaien betekizunak.
Iruñeko eta Iruñerriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehen Zikloko (DBHko 1. eta 2. mailak) ikasleek hartzen ahalko dute parte Lehiaketa honetan.
Ikastetxe parte-hartzaileek gehienez ere bost (5) lan aurkeztuko dituzte aurreko kategoria eta modalitateetako ikastalde bakoitzeko, ikastetxeak aldez aurretik hautatuta.
Saridunei ez zaizkie aplikagarri izanen Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10.2. artikuluak ezarritako debekuak.
Baldin eta lan batean ez badira egilearen datuak behar bezala ematen, lana ezin izanen da lehiaketan onartu.
5.–Eskatzaileek zer agiri aurkeztu behar duten, zein epetan eta non.
Lanak ikastetxeek aurkeztuko dituzte, eta ondoko luzera izanen dute:
–Ipuinak:
- A kategoria (Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak): 2 orri gehienez ere, alde bakar batez idatziak, ilustrazioak barne.
- B kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak): 3 orri gehienez ere, alde bakar batez idatziak, ilustrazioak barne.
- C kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak): 4 orri gehienez ere, alde bakar batez idatziak, ilustrazioak barne.
- D kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak): 6 orri gehienez ere, alde bakar batez idatziak, ilustrazioak barne.
–Komikiak:
- A kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak): 3 orri gehienez ere, DIN A-4 formatukoak edo horren pareko neurrikoak.
- B kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak): 4 orri gehienez ere, DIN A-4 formatukoak edo horren pareko neurrikoak.
Gaia librea izanen da, eta idazlanek jatorrizkoak izan begar dute, ez itzuliak, eta gaztelaniaz edo euskaraz idatziak. Ikasle bakoitzak lan bakar bat aurkezten ahalko du modalitate bakoitzean. Lan bera ezin izanen da hizkuntza ezberdinetan aurkeztu.
Lanak aurkezteko mugaeguna 2013ko maiatzaren 6a (astelehena) izanen da, epea luzaezina delarik.
Lanak Iruñeko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Alorrean (Descalzos k., 72) aurkeztu behar dira, ondoko eran:
Iruñeko udalaren literatur lehiaketa, haurrendako.
Hizkuntza:
Modalitatea:
Kategoria:
Lanaren izenburua:
Egilearen ikurritza edo izenordea:
Gutun-azalaren barnean, lanaz gain, beste gutun-azal itxi bat sartuko da, egilearen ikurritzaz edo izenordeaz errotulatua, non egilearen datu hauek sartuko baitira: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, ikasmaila eta ikastetxea.
6.–Epaimahaia.
Epaimahaia Iruñeko Udalak izendatuko du, eta ondoko pertsonek osatuko dute.
Gaztelaniazko lanetarako
Epaimahaiburua:
–Hezkuntza eta Kultura Alorreko Zinegotzi Delegatua. Ordezkoa: Hezkuntza eta Kultura Alorreko Zuzendaria.
Epaimahaikideak:
–Hizkuntza eta Literaturako irakasle bat, Hezkuntza eta Kultura Alorreko Zinegotzi Delegatuak izendatua.
–Haur literaturako aditu bat, Hezkuntza eta Kultura Alorreko Zinegotzi Delegatuak izendatua.
–Komiki arloko aditu bat, Hezkuntza eta Kultura Alorreko Zinegotzi Delegatuak izendatua.
–Iruñeko Udaleko pedagogoa
Idazkaria:
–Administrari bat, Hezkuntza eta Kultura Alorreko Zinegotzi Delegatuak izendatua.
Euskarazko lanetarako
Epaimahaiburua:
–Hezkuntza eta Kultura Alorreko Zinegotzi Delegatua. Ordezkoa: Hezkuntza eta Kultura Alorreko zuzendaria.
Epaimahaikideak:
–Hizkuntza eta Literaturako irakasle bat, Hezkuntza eta Kultura Alorreko Zinegotzi Delegatuak izendatua.
–Haurren adierazpen plastikoko aditu bat, Hezkuntza eta Kultura Alorreko Zinegotzi Delegatuak izendatua.
–Euskaltzaindiaren ordezkari bat.
–Udaleko euskara koordinatzailea.
Idazkaria:
–Administrari bat, Hezkuntza eta Kultura Alorreko Zinegotzi Delegatuak izendatua.
Baldin eta sari bat egile batek baino gehiagok egindako lan bati ematen bazaio, ex aequo banatuko da, egileen artean.
Epaimahaiek eman gabe uzten ahalko dute modalitatate eta kategoria ezberdinetako edozein sari.
Epaimahaiek sariak emateko proposamena eginen dute, eta organo eskudunari aurkeztuko diote, horren gainean ebatz dezan.
7.–Ebatzi eta jakinarazteko epea, eta argitaratzea.
Ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da, gehienez ere. Epea iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hortik aitzina hasiko da kontatzen.
Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta interesdunei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. eta 59. artikuluetan agindutakoarekin bat.
Sariak emateko ebazpena Udaleko Iragarki-taulan argitaratu behar da.
Saritu gabeko lanak Iruñeko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Alorretik (Descalzos k., 72-2.a) erretiratu ahalko dira, lehiaketaren epaia argitara eman eta hurrengo hilabetea bitarte. Hortik aitzina, Udalak libreki erabiltzen ahalko ditu erretiratu gabe utzitako lanak.
Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar OINARRI hauek erabat onartzea, bai eta Iruñeko Udalaren erabakiak ere, oinarriok interpretatzean sor litekeen edozein zalantzaren aurrean.
8.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, oinarri hauen eta horiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, ondoko errekurtsoak paratzen ahalko dira, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.
Iruñean, 2013ko apirilaren 15ean.–Fermín Javier Alonso Ibarra, Zinegotzi Delegatua.
Iragarkiaren kodea: L1305543