2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI
Deialdia, etxezain lanpostu bat oposizio-lehiaketa
bidez betetzeko. Izendapena. Akats zuzenketa
2012Ko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia agertu zen, irailaren 13an, Ascensión Rada Gil lanaldi partzialeko etxezain izendatzeari buruz, “berak lortu baitu puntuaziorik handiena gainditu duten izangaien artetik”.
Hartan akatsak bazirela ikusirik, honako honen bidez zuzendu behar dira. Hortaz, delako iragarkiaren edukia honako hau izanen da:
2009ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 26an, etxezain izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Proben epaimahaiak egin proposamenari jarraikiz, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, Erriberriko Udalak, 2012ko abuztuaren 31n egin bilkuran, erabaki zuen Ascensión Rada Gil andrea lanaldi osoko etxezain izendatzea, berak lortu baitu puntuaziorik handiena gainditu duten izangaien artetik.
Erriberrin, 2013ko apirilaren 11n.–Alkatea, Francisco Javier Legaz Egea.
Iragarkiaren kodea: L1305351