2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LONGIDA
Longida ibarreko udalerrian jaiotzak eta erroldatzeak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza indargabetzea.
Behin betiko onespena
Longidako Udalak, 2013ko otsailaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Longida ibarreko udalerrian jaiotzak eta erroldatzeak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza indargabetzea. Iragarkia 2013ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ean. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako jendaurreko epea iraganik inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, Longida ibarreko udalerrian jaiotzak eta erroldatzeak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza behin betiko indargabetu da.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoa betez, argitara ematen da orok jakin dezan.
Longidan, 2013ko apirilaren 8an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.
Iragarkiaren kodea: L1305371