2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZALTZU
2013ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Itzaltzuko Udalak, 2013ko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2013ko ekitaldiko plantilla organikoa.
Iragarkia 2013ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 18an, eta horren ondotik espedientea jendaurrean egon da, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236 eta 271. artikuluekin bat. Hona hemen haren laburpena, argitaraturik:
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak
–Idazkari-kontu hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72. (%16 + %3,72 19/2008 FL). Sarbidea: erregelamenduari jarraituz. Zerbitzuen batasuna, Itzaltzurekin batera.
Administrazio-kontratuduna
–Bitarteko idazkaria-kontu hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72. (%16 + %3,72 19/2008 FL). Sarbidea: erregelamenduaren arabera. Zerbitzuen batasuna, Itzaltzurekin batera.
Lanaldi partzialeko lan-kontratudun finkoa
–Zerbitzu anitzetako enplegatua. D mailaren pareko lansaria. Lanaldi erdia. Mailako osagarria, %12; lanpostuko osagarria, %2,99. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Espartza Zaraitzurekin partekatua.
Langileen izenen zerrenda
Funtzionarioak
–Idazkaria-kontu hartzailea. Hutsik.
Administrazio-kontratuduna
–Gárate Gárate, José Javier. Idazkari-kontu hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72. Egoera administratiboa: Jardunean Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
Lan-kontratuduna
–Sanz Loigorri, Oskar Juan. Zerbitzu anitzetako arduraduna. D mailaren pareko lansaria. Mailako osagarria, %12; lanpostuko osagarria: %2,99. Egoera administratiboa: Jardunean Sarbidea: oposizio-lehiaketa; Itzaltzuko Udalarekin partekatua. Lanaldi erdia, lan-kontratudun finkoa.
Itzaltzun, 2013ko apirilaren 1ean.–Alkate udalburua, Lorenzo Goyeneche Sola.
Iragarkiaren kodea: L1305414