75. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

2013ko ekitaldiko aurrekontua

Itzaltzuko Udalak, 2013ko otsailaren 6an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2013ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.

Iragarkia 2013ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 18an, argitaratu ondoren, jendaurrean egon bitartean ez denez erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, Itzaltzuko Udalak, 2013ko apirilaren 11n egin osoko bilkuran, aurrekontua behin betiko onetsi zuen. Hona hemen haren laburpena:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 8.225,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 500,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 8.480,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 25.600,10 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 4.441,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta bertzelako diru-sarrerak: 36.878,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 12.501,90 euro.

Guztira: 96.626,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 5.650,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak:
21.610,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 17.666,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 51.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 700,00 euro.

Guztira: 96.626,00 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatua bete beharrez.

Itzaltzun, 2013ko apirilaren 12an.–Alkate udalburua, Lorenzo Goyeneche Sola.

Iragarkiaren kodea: L1305395