75. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

2012ko azaroaren 30aren ondotik lur-ondasunen erregistroan inskribaturiko ondasun higiezinen balioak katastroan sartzea

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan aurreikusiari jarraikiz bana-banako jakinarazpena egiteko saioak huts egin duenez, bidezko da iragarki hau argitaratzea.

Jakinarazten den egintza: Faltzesko Udaleko jarduneko alkatearen 2013ko martxoaren 4ko 26/2013 ebazpena. Haren bidez,

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Udal katastroan sartzea 2012ko azaroaren 30aren ondotik lur-ondasunen erregistroan inskribaturiko ondasun higiezinen balio guztiak, Nafarroako Zerga Ogasunak jakinarazi dituenak 2013ko ekitaldian aplikatzeko.

Bigarrena.–Balio horiekin ikusteko duten pertsonei bana-banako jakinarazpena egitea, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 21.8 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskalari eta Katastroei buruzko azaroaren 2ko 12/2006 Foru Legearen 21.8 artikuluan xedatuarekin bat, idazki honetan jakinarazitako balioen kontra gora jotzeko errekurtsoa para daiteke, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendurik, hilabeteko epean, balio horiek udal katastroan sartzeko Alkatetzak eman duen ebazpenaren jakinarazpen hau hartu eta biharamunetik hasita.

JAKINARAZPENA JASO BEHARREKO TITULARRAK

NAN/IFZ

ENAGAS, S.A.

A28294726

MARTÍNEZ VALENCIA, JOSÉ JAVIER

52440812F

ZÁBALO ORMAZABAL, PRUDENCIO

15141206F

GOÑI JANÁRIZ, M.ª FELISA

72621091V

Faltzesen, 2013ko martxoaren 4an.–Jarduneko alkatea, Mª Dolores Virto Pejenaute.

Iragarkiaren kodea: L1305317