2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Udalkideei abuztuko bilkura-saria ordaintzea
Lizarrako Udalak ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, bertzeak bertze, 2011ko urriaren 6an egin bilkuran:
“4.–Udalkideei abuztuko bilkura-saria ordaintzea.
Ohikoa da abuztuko lehen ortzeguna herriko bestetan gertatzea. Horregatik, abuztuko bilkura arrunta uztaileko azken astera aldatu ohi da.
2011ko uztailaren 13ko osoko bilkuran udalkideen bilkura-sariei buruz hartutako erabakiaren 7. puntuan ez da espresuki inguruabar hori jasotzen.
2011ko uztailaren 13ko osoko bilkuran udalkideen bilkura-sariei buruz hartutako erabakiaren 7. puntua osotara argia izan dadin,
ERABAKI DA:
1.–Abuztuko bilkurak, uztailera aurreratzen baita, abuztuko bilkurari dagokion bilkura-saria sorraraztea eta ordaintzea dakar berarekin.
2.–Abuztuko bilkura-sariaren ordainketa abuztuan eginen da.”
Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatzen dena betez eta lege beraren 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, eta ohartarazten da ezen, ekintza hau irmo izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, deialdia egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Lizarran, 2013ko apirilaren 10ean.–Alkate udalburua, María Begoña Ganuza Bernaola.
Iragarkiaren kodea: L1305355