2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Aldaketa puntual xehakatua Udal Planean. Hasierako onespena
Doneztebeko Udalak, 2013ko martxoaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa puntual xehakatua Udal Planean, Doneztebeko Udal Planeko ordenantzen 27 eta 29. artikuluei dagokienez, Doneztebeko Udalak sustaturik, betiere Udalak eginiko proposamenari jarraikiz eta espedientearekin batera aurkeztu den dokumentazio teknikoarekin bat, Francisco Francés Olloqui arkitektoak prestatu baitu.
Bilkura berean erabaki zen lizentzien etendura, Doneztebeko udal mugapearen barnean determinazio berriek orain arte indarra izan duen hirigintzako araudia aldatzen duten lekuetan; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 69.–2 artikuluan xedatuari jarraikiz.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 eta 70. artikuluetan xedatuari jarraikiz, Hirigintza eta Etxebizitza arloko Presako Neurriei buruzko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legean idatzi bezala, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Donezteben, 2013ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Miguel San Miguel Azpíroz.
Iragarkiaren kodea: L1305417