75. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2013ko ekitaldiko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, Buñuelgo Udalak, 2013ko apirilaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Buñuelgo Udalaren eta haren erakunde autonomoen 2013ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betikoz onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik, eta aginduko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2013ko apirilaren 11n.–Alkatea, Joaquín Pórtoles Beltrán.

Iragarkiaren kodea: L1305353