2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
Egiturazko aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena
Atezko Udalak, 2013ko apirilaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea egiturazko aldaketa Udal Plan Orokorrean. Horren bidez desagertuko da Udal Plan Orokorrak ezartzen dituen unitate zehatzetan etxebizitza babestuak nahitaez eraiki beharra eta, halaber, aukera irekiko da Udal Plan Orokorreko edozein unitatetan etxebizitza libre 1 ordezkatzeko bi etxebizitza babesturekin, gehienekoa izanik 18 etxebizitza babestu.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70, 71 eta 79.2. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Eritze Atetzen, 2013ko apirilaren 12an.–Alkatea, Francisco Javier Nuin Ibero.
Iragarkiaren kodea: L1305421