75. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

754/2013 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Javier Ezpeleta Iraizoz jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, merezimendu lehiaketaren ondoren, Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko buru izendatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak maiatzaren 23an emandako 1448/2011 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 89 atal, bulego eta unitate parekaturen burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Horien artean, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Prozedura Berezien Ataleko burutza zegoen. Deialdia 2011ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 15ean.

Otsailaren 27ko 563/2012 Ebazpenaren bidez, burutza hori betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpena 2012ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 23an.

Jarduketak bukatuta, merezimendu lehiaketaren epaimahai kalifikatzaileak burutzarako hautagai bakarraren izendapen proposamena egin du, deialdiaren 11.3 atalean adierazitako proba gainditu baitu.

Hori kontuan hartuz, eta orobat deialdiaren 13. oinarrian xedatutakoa, bidezkoa da Javier Ezpeleta Iraizoz jauna izendatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Javier Ezpeleta Iraizoz jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko buru izendatzea, merezimendu lehiaketa bidez eskuratu baitu. Burutzak 1050 zenbakia du plantilla organikoan.

2. Izendatutakoak burutzaren jabetza Nafarroako Zerga Ogasuneko Administrazio Atalean hartu beharko du, izendapena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean.

Behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez badu, burutzan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari jabetza hartzearen berri eman beharko zaio, behar diren idazpenak egiteko.

3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Zerga Ogasuneko Administrazio Atalari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunari jakinaraztea. Halaber, interesdunari adierazten zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2013ko martxoaren 25ean.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1304957