75. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Udalaren 2013ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Udalak, 2012ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2013ko ekitaldi ekonomikoko gastuen eta diru-sarreren aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 269. eta 276. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Jendaurrean egoteko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganda, behin betikoz onetsirik gelditu da aurrekontua, 2013ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, urtarrilaren 28an. Hona hemen laburpena:

Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua: 269.114,54 euro.

2. kapitulua: 30.000,00 euro.

3. kapitulua: 103.076,85 euro.

4. kapitulua: 224.869,00 euro.

5. kapitulua: 20,00 euro.

7. kapitulua: 32.069,66 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 659.150,05 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua: 264.089,92 euro.

2. kapitulua: 128.774,47 euro.

3. kapitulua: 3.900,00 euro.

4. kapitulua: 185.135,66 euro.

6. kapitulua: 33.500,00 euro.

9. kapitulua: 43.750,00 euro.

Gastuak, guztira: 659.150,05 euro.

Arakilen, 2013ko otsailaren 18an.–Alkate udalburua, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: L1305341