2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Alkatetza beste baten esku uztea
Antsoaingo Udaleko alkate udalburu Antonio Gila Gilak, behean adierazten den egunean, ebazpen hau eman du:
“Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz, eta aldi baterako ezintasun egoeran izanen naizenez,
EBATZI DUT:
1.–Lehen alkateorde María Aranzazu Biurrun Urpeguiren esku uztea alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizunak, nire aldi baterako ezintasunak dirauen bitartean, 2013ko apirilaren 11tik aitzina, nire kargura itzultzen naizen arte.
2.–Honen berri ematea Udalbatzari lehen osoko bilkuran eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Antsoainen, 2013ko apirilaren 11n.–Alkate udalburua, Antonio Gila Gila.
Iragarkiaren kodea: L1305409