2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
1etik 6.era bitarteko aldaketak 2013ko aurrekontuan.
Hasierako onespena
Andosillako Udalak, 2013ko apirilaren 4an egin osoko bilkuran berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea 1etik 6.era bitarteko aldaketak 2013ko aurrekontuan. Guztiak kreditu berezien bidezkoak dira.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioaz, erreklamazioaz eta publizitateaz den bezainbatean dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar dira espediente hauek. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan xedatuaren arabera, espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter ditzaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.
Argitara ematen da, aipatu aginduetan zehaztutako determinazioak bete daitezen.
Andosillan, 2013ko apirilaren 6an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1305357