75. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

2013ko plantilla organikoa eta funtzionarioen izenen zerrenda, 2013ko abenduaren 31koa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 19 eta 20. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan baita, behin betiko onetsi dira 2013ko plantilla organikoa eta 2013ko abenduaren 31n zeuden funtzionarioen izenen zerrenda. Hasierako onespenaren erabakia 2013ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 24an.

2013ko plantilla organikoa

1.–Funtzionarioak

a) Lanpostua: idazkaria. (1).

Ordainsariaren maila: J.

Lanpostuko osagarria: %43,72.

Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

b) Lanpostua: administrari laguntzailea. (1).

Ordainsariaren maila: D.

Lanpostuko osagarria: %2,99.

Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Aldi baterako lan-kontratudunak

a) Lanpostua: Administrari laguntzailea (Herritarrarendako zerbitzuak). (1).

Ordainsariaren maila: D.

Sarbidea: oposizioa.

b) Lanpostua: aisiarako natur eremuko zaindaria. (1).

Ordainsariaren maila: D.

Sarbidea: oposizioa.

c) Lanpostua: zerbitzu anitzetako menpekoa. (3).

Ordainsariaren maila: D.

Sarbidea: oposizioa.

2.–Funtzionarioen izenen zerrenda, 2012ko abenduaren 31n

a) Idazkaria: Saturnino Mauleón Hita.

Egoera: Jardunean Maila: A. Gradua: 5.a.

Sarrera data: 1984-04-01.

b) Administrari laguntzailea: M.ª del Carmen Andueza Murguialday.

Egoera: jardunean. Maila: D. Gradua: 4.a.

Sarrera data: 1992-04-01.

Ameskoabarrenean, 2013ko apirilaren 12an.–Alkatea, Diego Arturo Urra Velasco.

Iragarkiaren kodea: L1305413