1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
193/2013 EBAZPENA, apirilaren 2koa, Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusiak emana, Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordearen 2013ko martxoaren 15eko Erabakia, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga arautzen duen abenduaren 26ko 24/2012 Foru Legeari buruzkoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen duena.
Urtarrilaren 7ko 1/2000 Lege Organikoak aldatu zuen Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33. artikuluan ezarritakoarekin bat,
EBATZI DUT:
Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordeak 2013ko martxoaren 15ean harturiko Erabakia, ebazpen honi eranskin gisa transkribatua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzea.
Iruñean, 2013ko apirilaren 2an.–Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusia, José Luis Ruiz Ciruelos.
ERANSKINA
Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordeak, erabaki hau hartu du:
1. Negoziazioak hastea, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga arautzen duen abenduaren 26ko 24/2012 Foru Legeari buruz azaldutako desadostasunak ebazteko.
2. Lan talde bat hautatzea, Lankidetza Batzordeari bidezko den konponbidea proposatzeko.
3. Erabaki hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 33.2. artikuluan aipatzen den edozein organoren bidez, manuan berean aipatzen diren ondorioetarako, eta Erabaki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iragarkiaren kodea: F1304890