1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
26/2013 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Erakunde Harremanetako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren zenbait argitalpenen salmenta prezioa ezartzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 18.2 a) artikuluak dioenaren arabera, prezio publikoak jaso behar dituen organoa zer departamenturen menpe dagoen, harexek ezarri edo aldatuko du prezio publiko horien zenbatekoa.
Horrenbestez, indarra duen legedian ezarritakoarekin bat, eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Lehenengo eranskinean agertzen diren Nafarroako Gobernuaren argitalpenek jendearendako izanen duten salmenta prezioa onestea.
2. Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean berean hartuko du indarra.
3. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.2.b) artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
Iruñean, 2013ko martxoaren 25ean.–Erakunde Harremanetako zuzendari nagusia, Fátima Baigorri Romero.
CATÁLOGO 2013 DEL FESTIVAL DE CINE DOCUMENTAL PUNTO DE VISTA 2013 | ZENBAIT EGILE | 5,00 euro |
EMILIANA DE ZUBELDIA. UNA VIDA PARA LA MÚSICA | VARELA RUIZ, LETICIA T. | 9,00 euro |
ENSAYOS DE CUBIERTAS VEGETALES EN VIÑA 1995-2010 | EVENA | 6,00 euro |
ENTENDER Y ATENDER AL ALUMNADO CON TDAH/TA EN LAS AULAS. ULERTU ETA ARTATU IKASGELETAN AFNH/IN DITUZTEN IKASLEAK | HEZKUNTZA DEP. | 2,00 euro |
IDENTIDAD DE NAVARRA, LA. LAS RAZONES DEL NAVARRISMO (1866-1936) | GARCÍA-SANZ MARCOTEGUI, ÁNGEL | 14,00 euro |
MEMORIA EN LA PIEDRA, LA. ESTUDIOS SOBRE GRAFITOS HISTÓRICOS | ZENBAIT EGILE | 25,00 euro |
NAVARRA.FOTOGRAFÍA | CÁNOVAS CIÁURRIZ, CARLOS | 30,00 euro |
CONVERSACIONES CON ARTISTAS NAVARROS: PELLO AZKETA. MEMORIA DE LA MIRADA | REDÍN ARTURO, ÁLVAREZ MERCEDES Y SALABERRI, PEDRO | 21,00 euro |
THOMAS HEISE. FRAGMENTOS DE BÚSQUEDA/FRAGMENTS OF SEEKING | ZENBAIT EGILE | 18,00 euro |
F1305004 |
Iragarkiaren kodea: F1305004