1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
98/2013 FORU AGINDUA, apirilaren 15ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, jendaurrean jartzen duena Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen foru dekretuaren proiektua.
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 13ko 66/2013 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen foru dekretuaren proiektua prestatzeko prozedura hasi da.
Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 61. artikuluari jarraikiz, kontseilari eskudunak zilegi du erregelamenduzko arauen proiektuak jendaurrean jartzea, arauaren ezaugarriengatik egokia iruditzen bazaio. Alegazioren bat aurkezten bada, behar bezala baloratuko da eta espedienteari erantsiko zaio.
Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuak egin duen txostenean agerian utzi da foru dekretuaren proiektuak, duen edukiarengatik, interesdun askorengan izanen duela eragina eta, ondorioz, bidezkoa da eduki hori jendaurrean jartzea, egokiak diren alegazioak egin ahal izateko.
Horiek horrela, kontuan hartuta xedapen honen izaera eta xedea, eta ukituak izan daitezkeen herritarrei eta entitateei entzunaldia ematearren, komenigarria eta egokia da proiektua jendaurrean jartzea, ahalik eta interesdun gehienek haren berri izan dezaten.
Horrenbestez, aipatutako legezko aginduek eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 69/2012 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen foru dekretuaren proiektua jendaurrean jartzea. Proiektuaren testua kontsultagai egonen da Nafarroako Jauregiko iragarki oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2, beheko solairua; Iruña) eta Nafarroako Gobernuaren htttp://www.navarra.es web orrian, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuan, Lehendakaritzaren atalean.
2. Hilabeteko epea irekitzea, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, ukituak izan daitezkeen herritar eta entitateek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez diezazkioten Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusiko Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuari.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Foru agindu hau igortzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusiko Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2013ko apirilaren 15ean.–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Morrás Iturmendi.
Iragarkiaren kodea: F1305483