75. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

47E/2013 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak emana, Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko B-6 unitate morfologikoko B-6.1.1 eta B-6.1.2 lurzatien xehetasun azterlana, Valentín Domeño, S.L.k sustatua, behin betiko onesten duena.

Espediente hori Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiaren abenduaren 21eko 239E/2012 Ebazpenaren bidez onetsi zen hasiera batean. Hura, 2013ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 28an, bai eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan ere.

Ezarritako hogei eguneko epean, ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Agiria bat dator Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen eta Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren araudiaren testu bateginaren edukiarekin, zehazki, hirigintza araudi partikularraren 9. artikuluarekin. Antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa dauka soilik, xehetasun azterlan baten xede eta eskumena dena.

Xehetasun azterlan honen tramitazioa eta onespena Sustapen Departamentuari dagozkio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 43.1.d) artikulua aplikatuz, udalez gaindiko plan sektorial bat garatzeko tresna delako.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zerbitzuak egindako txostena ikusirik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa (gaur egun Sustapen Departamentua da) ezarri zuen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Behin betiko onestea Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren B-6 unitate morfologikoko B-6.1.1 eta B-6.1.2 lurzatien xehetasun azterlana, Valentín Domeño, S.L.k sustatua.

2. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Sustapeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen epe horiek.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta espedientearen sustatzaileari, Burlatako, Iruñeko, Uharteko eta Eguesibarko udalei, Iruñerriko Mankomunitateari eta Construcciones Andía, S.A.ri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko martxoaren 25ean.–Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.

Iragarkiaren kodea: F1304925