4. PROZEDURA JUDIZIALAK
ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. 961/2012 prozedura arrunta
Asunción Corchon Enciso andreak, Zaragozako Lan arloko 1. Epaitegiko idazkariak.
Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Fernando Mollat Bosqued jaunak eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Panadería Pastelería Cafetería Cruz, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den 961/2012 prozedura arruntaren barnean, erabaki da Panadería Pastelería Cafetería Cruz, S.L.ri zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2013ko irailaren 25eko 10.00etan ager dadin epaitegi honetako entzutegi-aretoan (Ranillas etorbidea, Expo Esparrua, 1. eraikina –beheko solairua–, 28. entzutegi-aretoa), adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko, deialdi bakarrean. Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.
Judiziora abokatuak lagunduta edo lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta nahiz prokuradore batek ordezkatuta agertzeko asmoa baldin badu, horren berri emanen dio epaitegiari edo auzitegiari idatziz, judiziora agertzeko zitazioa egin eta hurrengo bi eguneko epean. Horren xedea da auzi-jartzaileari asmo horren berri ematea, horrek aukera izan dezan lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta bertaratzeko, edo prokuradore batek ordezkatuta, edo epe berean abokatua izendatzeko edo ofizioz izenda diezaiotela eskatzeko. Betebehar horiek bete ezean, ulertuko da alderdiak uko egiten diola judizioan abokatua, prokuradorea edo lan-harremanetako gradudun kolegiatua izateko eskubideari.
Eta Panadería Pastelería Cafetería Cruz, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki-oholean jartzeko.
Zaragozan, 2013ko otsailaren 26an.–Idazkari judiziala, Asunción Corchon Enciso.
Iragarkiaren kodea: J1304701