75. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA

Ediktua. 222/2012 prozedura

Tuteran, 2013ko martxoaren 20an.

Soraya Sánchez Fanlo andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Tuterako Lehen Auzialdiko 4. Epaitegi honetan adostu gabeko dibortzioaren gaineko 222/2012 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Marlene Oliveira de Aguilarri legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen honen kontra apelazio errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Tuteran, 2013ko martxoaren 20an.–Idazkari judiziala, Soraya Sánchez Fanlo.

Iragarkiaren kodea: J1304592