4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA
237/2012 prozedura. Enkante publikoa. Enkanterako deialdia
Soraya Sánchez Fanlo andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.
Fernando Laseca Arellano prokuradore jaunak eskaturik, Caja Rural de Navarra S.C. Limitada de Créditoren izenean eta hori ordezkatuz, 0000237/2012 hipoteka-betearazpenaren prozedura bideratu da, Numantia Tower S.L.ren aurka, eta erabaki da honako ondasun hipotekatu honen enkanterako deialdia egitea:
Nabea, eraikin bateko beheko solairuan. Baditu industria pabiloia, bulegoak eta etxebizitzak, eta Fustiñanan dago, Las Norias industrialdeko 1 zenbakian. Tuterako 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 4.907 zenbakiarekin, 99. orrian, 3.452. liburukian, 93. liburuan. IDUFIR 31018000797189.
Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 254.000 euro.
Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: Tuteran, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegian, Merindades etorbideko 66an, 2013ko maiatzaren 31n, 10:00etan.
Enkantearen baldintzak eta informazioa:
1. Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunaren titulazioa bulego judizial honetan daude ikusgai.
2. Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela dagoen titulazioa, edo titulurik eza.
3. Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogaturik gelditzen da, errematea bere alde esleituz gero.
4. Enkantean parte hartzeko, posturagileek honako hau egin beharko dute.
a) Beren nortasuna behar bezala frogatzea.
b) Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.
c) Organo honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 0030 8047 200000000000 kontuan, 3412 0000 06 023712 kontzeptu gisa, finkak enkanterako duen balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da. Enkantearen ekitaldia bukatu ondoren, jarritako diru kopuruak itzuliko dira, posturagile onenak jarritakoa izan ezik. Ez itzultzeko berariaz eskatzen duten posturagileena ere ez da itzuliko, erremategileak prezioaren gainerako dirua epean ordaindu ezean haien aldeko errematea onets dadin.
5. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.
6. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.
7. Edukitza-egoerari dagokionez, aditzera ematen da honako hau:
Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta betearazpenpekoari jakinarazteko erabiliko da, jakinarazpen pertsonala legeak ezarritako moduan egiterik ez badago. Eta horrela jasota geldi dadin, ediktu hau egiten dut.
Tuteran, 2013ko martxoaren 19an.–Idazkari judiziala, Soraya Sánchez Fanlo.
Iragarkiaren kodea: J1304558