1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezain izateko 43 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Bosgarren izendapen proposamen osagarria.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren azaroaren 14ko 3074/2011 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 17ko 141/2010 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiko lanpostu hutsak aukeratuta eta izangai horiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituztela egiaztatuta, etxezain izateko 42 izangai izendatu ziren; deialdi hori Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezainen 43 lanpostu betetzeko egin zen, eta 2011ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean. Txanda irekian proposatutako izangai batek ez zuen izendapenerako eskatutako dokumentazioa aurkeztu.
Izendatutako hiru izangairi eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaren jabetza hartu zuten egunetik beretik, une horretan beste administrazio publiko batean lanpostu finko batean ari baitziren lanean; eta beste bederatziri borondatezko eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaren jabetza hartu zuten egunetik beretik, administrazio berean beste lanpostu finko batean lanean jarraitzea hautatu baitzuten.
Aurrekoa kontuan hartuta, 2012ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 6an, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, zerrendako hurrengo izangaien alde. Horiek ere funtzionario izendatu ziren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 20ko 916/2012 Ebazpenaren bidez.
Bestetik, izangai izendatu horietako biri eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaren jabetza hartu zuten egunetik beretik, une horretan beste administrazio publiko batean lanpostu finko batean ari baitziren lanean; eta beste bosti borondatezko eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaren jabetza hartu zuten egunetik beretik, administrazio berean beste lanpostu finko batean lanean jarraitzea hautatu baitzuten. Horregatik, bigarren izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, igoera txandako izangai hauen alde: Alfonso Carlos Orzanco Ojer jauna, María Reyes Martínez Alegría andrea, Miren Nekane Erdocia Zufiaurre andrea, Javier Ansó Carlos jauna, José Luis Felipe Torrado jauna, Cristian Martínez Esteban jauna eta Armando Liaño Sola jauna.
Izangai horietatik José Luis Felipe Torrado jaunak ez zuen aurkeztu eskatzen zen dokumentazio frogatzailea; Cristina Martínez Esteban andreari eta Carlos Orzanco Ojer jaunari borondatezko eszedentzia eman zitzaien, beste administrazio publiko batean lanpostu finko batean lanean aritzeagatik; eta Armando Liaño Sola jaunari eta María Reyes Martínez Alegría andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaien, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioan eta haren erakunde autonomoetan beste lanpostu finko batean lanean aritzeagatik.
Horiek horrela, aipatu diren artikuluak, izangaien hautaketaren hurrenkera eta ondoriozko lanpostuen baldintzak kontuan harturik, izendapen proposamena osatu zen, eta honako hauek sartu: Iñigo Gambra Uriz jauna, María Elena Beaumont Aristu andrea, Carlos Perales Villanueva jauna, José Luis Galera Centeno jauna eta Rosa Muñoz Marín andrea.
Carlos Perales Villanueva jaunak eta José Luis Galera Centeno jaunak ez zituzten betetzen deialdiko 2. oinarriko baldintzak eta Iñigo Gambra Uriz jaunari borondatezko eszedentzia eman zitzaion beste administrazio publiko batean lanpostu finko batean lanean aritzeagatik. Hartara, izendapen proposamena osatu zen Inmaculada Fernández Moreno andrea, José Javier Ulzurrun Puy jauna eta Juana María Rosa Hernández andrea bertan sartuz. Gero, beste izendapen proposamen osagarri bat egin zen, María Isabel Galarreta Iriarte andrea sartzeko. Horiek guztiak martxoaren 4ko 453/2013 Ebazpenaren bidez izendatu ziren.
Izangai horietatik Inmaculada Fernández Moreno andreari, borondatezko eszedentzia eman zaio beste administrazio publiko batean langile finko gisa ari delako lanean, eta José Javier Ulzurrun Puy jaunari eta María Isabel Galarreta andreari, beste lanpostu finko batean ari direlako lanean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan. Hortaz, bidezkoa da izendapen proposamena osatzea Kristina Beorlegui Karlosena andrea, María Josefa Azpiroz Zabaleta andrea eta Silvia Mezquiriz Oroz andrea sartuz, den-denak igoera txandakoak. Proposamena egin eta ondoko 30 egun naturaleko epean, izangai horiek deialdiko 7.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dute.
Iruñean, 2013ko apirilaren 12an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Juan Antonio Sola Ibarra.
Iragarkiaren kodea: F1305405