1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
85/2013 FORU AGINDUA, martxoaren 22koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, José Félix Cibriain Sabalza jauna Mahastizaintzako Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak ezartzen du kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela bitarte baterako izendapena, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren.
Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak 2013ko martxoaren 12an txostena eman duelarik eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,
AGINDU DUT:
1. José Félix Cibriain Sabalza jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Mahastizaintzako Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.
2. Foru agindu hau jakinaraztea Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariari eta interesdunari.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2013ko martxoaren 22an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, José Javier Esparza Abaurrea.
Iragarkiaren kodea: F1304645