7. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2012ko abenduaren 28an hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan gradu eta master titulu ofizialak eskuratzeko ikasketak ezartzeko baimena ematen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak baimena eskatu dio Nafarroako Gobernuari Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruari egokitutako titulu berriak ezartzeko, egungo eskaintza osatzeko asmoz. Hori dela eta, urriaren 13ko 298/1998 Foru Dekretuak eskatutako dokumentazioa aurkeztu du, horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean Unibertsitate Ikastetxeak sortu edo aitortzeko eta goi-ikasketak baimentzeko prozedura finkatu baitzen.

Titulu guztiek ANECA-Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko ebaluazioa jaso dute, Unibertsitateen Kontseiluaren aldeko egiaztapena eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluaren aldeko txostena.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak titulu horiek ezartzeko proposamenaren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Baimena ematea erabaki honen I. eranskinean jasotako gradu eta master tituluak eskuratzeko ikasketak ezartzeko Nafarroako Unibertsitate Publikoan, betiere Unibertsitateen Kontseiluak egiaztatu eta ANECA-Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak ebaluatu dituen ikasketa planetan ezarritako baldintzetan.

2. Erabaki hau Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Orokorrari eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari igortzea, baimendutako tituluen izaera ofiziala ezartzeko proposamena Espainiako Gobernuari igor dakion eta Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan inskriba dadin.

3. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari igortzea, eta adieraztea erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daitekeela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2012ko abenduaren 28an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Morrás Iturmendi.

I. ERANSKINA

Baimentzen diren titulu berriak

Graduak

1. Ingeniaritza Mekanikoko gradua.

2. Ingeniaritza Elektrikoko eta Elektronikoko gradua.

3. Elikagai Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako gradua.

Unibertsitate masterrak

1. Ekonomiarako Konputazio Tekniketako unibertsitate masterra.

2. Ekonomia eta Finantza Analisiko unibertsitate masterra.

3. Ondare arloko Zuzenbide Pribatuko unibertsitate masterra (unibertsitate artekoa).

4. Abokatu lanetan Hasteko unibertsitate masterra.

Iragarkiaren kodea: F1218092